Ipar Irlandako muralak

Ipar Irlandako muralak herrialde honetako gatazka islatzen duten muralak dira. Hauek nagusiki Belfast hiriko Falls Road eta Shankill Road kaleetan eta Derry hiriko Bogside auzoan kokatzen dira.

Egun, Ipar Irlandan mural politiko ezagunenak daude, gehienak bertako gatazka bortitzari lotutakoak. 1970etik aurrera, 2.000tik gora mural zenbatu dituzte. Mural hauetako asko, edukin politikoaz haratago, bere kalitate artistikoagatik onartzen dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy